'Elikagaien manipulatzailea' ikastaroa emango dute ekainaren 8an Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 23a

Elikagaien manipulatzailea ikastaroa izango da ekainaren 8an, osteguna, Zestoako Kultur Etxean, udalak antolatuta. 16:00etatik 20:00etara bitartean izango da saioa, Ekolab enpresaren eskutik. Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943-14 71 32 telefonora deituta edo leireabanzabalegi@zestoa.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide