Jon Alberdik Goizutrail mendi lasterketa irabazi du

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 21a

(Argazkia: Urumea Arnastu) Atzo goizean Goizutrail mendi lasterketa jokatu zen Goizuetan (Nafarroa). Bi ibilbide zituen lasterketak, 25 eta 10 kilometrokoak. Ibilbide luzean, Jon Alberdi zestoarra izan zen garaile 2:17:08 denborarekin. Iban Agirrezabala bigarren sailkatuari 17 segundoko aldea atera zion. Guztira, 107 korrikalarik parte hartu zuten 25 kilometroko ibilbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide