Zestoak atzo jokatu zituen joaneko partidak Zestoako kiroldegian. (Danbolin.eus)
Atzo jokatu zituen Zestoak 50. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako joaneko partidak, Zestoako kiroldegian, 19:30ean hasita. Oñatiren aurka neurtu zituzten indarrak zestoarrek, eta 2 eta 1 gailendu ziren oñatiarrak. Kadete mailan, 22-5 irabazi zuten Odriozolak eta Salegik, baina gainontzeko bi partidak galdu egin zituzten zestoarrek: 0-22 galdu zuten jubenil mailako Olaizolak eta Zunzunegik, eta 13-22 senior mailako Adonisek eta Salegik.
Azkoitiak, Azpeitiak eta Zumaiak ostiralean jokatu zituzten Herriarteko Txapelketako joaneko partidak. Azkoitia 1 eta 2 nagusitu zitzaion Asteasuri, Azpeitiak 3 eta 0 irabazi zion Tolosari, eta Zumaiak 1 eta 2 galdu zion Astigarragari.
Orio, berriz, kaleratu egin zuten joan den astean.
Ikusi atzoko irudi gehiago
Danbolin.eus atarian.