Hainbat herritar atera dira kalera Zestoako Herri Azokan

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Herriko hainbat eragilek postuak jarri dituzte goizean plazan. Arratsaldean, ume jolasak, antzerkia, txalapartariak... izango dira.

Astindu elkarteak antolatuta, III. Herri Azoka ari dira egiten Zestoan. Urtero bezala, herriko hainbat elkartek eta eragilek postuak jarri dituzte goizean plazan: besteak beste, bigarren eskuko arropa, eskuz egindako produktuak, Arroabeko Eskola Txikien Jaiko kamisetak… ikusi eta erosi ahal izango dira, 14:30 bitartean. 11:00etan, herri historia azalduz, kale buelta egin dute Vicente Davilarekin, eta, 13:00etan, trikitilarien kalejira izango da. Nerea Goikoetxea Astinduko kidearen arabera, helburu batekin antolatu dute azoka: “Balio batzuetan oinarritutako herria bultzatu nahi dugu: parekidetasuna ardatz izango duena, ingurumena zainduko duena… Belaunaldi eta arlo ezberdinetako jendea batzea nahi dugu, eta, aurrera begira, elkarlanerako bideak irekitzea”. Arratsaldearako ere hainbat jarduera prestatu dituzte. Hona hemen egitaraua: 16:00. Haurrentzako jolasak eta arropa kustomizazio eta maskara tailerrak. 18:15. Ipuin kontaketa antzeztua udaletxe azpian. 19:15. Mikel Aveiro eta Eukeni Ibarguren txalapartariak. 19:30. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenak. Zestoa eta Oñati ariko dira nor baino nor, Zestoako kiroldegian. Ikusi hemen goizean hartutako irudiak: [flickr_set id="72157680993905403"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide