Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 11n ospatuko dute Arroabeko Eskola Txikien Jaia, eta hori antolatzeko azken herri batzarra egingo dute gaur. 18:30etan izango da, eta, bertan, festaren egunean eta aurreko muntaian behar den jende kopuruaren berri emango dute. Laguntzeko gogoz dagoena "esku zabalik" hartuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, "lan ugari" dagoelako egiteko. "Arroako ahalik eta jende gehienaren beharra izango da, arroarrak ez direnak ere boluntario gisa izena ematen ari baitira".