(Danbolin.eus)
Ostiral gauean jokatu ziren Aizarnazabalen 2017ko Urolako Erremonte Txapelketa Aceites Sandua Sari Nagusiaren finalaurrekoak. Atari Soro pilotalekuan jokatutako partidetan Urriza-Barrenetxea IV eta Uterga-Etxeberria III bikoteak izan ziren garaile, eta ostiral gauean Zestoan elkarren aurka jokatuko dute bi bikoteek.
Ostiral gauean jokatuko dute finala, 22:00etan hasita. Zestoako kiroldegian izango da, eta sarrera doan izango da.