Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festek goizaldeko ordu txikiak arte izango dute jarraipena; izan ere, triki-poteoa, bertso afaria eta DJ festa antolatu dituzte datozen orduetarako.
Atzoz geroztik, San Isidro festak ospatzen ari dira Arroabeko bizilagunak. Ostiralean sagardo dastaketa eta Naiala magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten auzotarrek, eta atzo arratsaldean mus txapelketa egin zuten. Iluntzean, berriz, triki-poteoa eta bertso afaria egin zituzten Igor Elortzarekin eta Alaia Martinekin. Eta DJ festarekin amaitu ziren aurtengo jaiak.
Hona hemen, Arroabeko Festa Batzordearen argazkiak:
[flickr_set id="72157681859573500"]