Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia bisitatu ahal izango da, besteak beste. (Nerea Uranga)
Berriro martxan da bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa. Larunbat honetan hasi eta abendura bitartean izango dira bisitak, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetako "harribitxiak" ezagutzeko.
Azkoitian, larunbat honetan –maiatzak 13–, izango da lehenengo bisita gidatua.
Artea eta musika Santa Kutzeko monastegian izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua, 17:00etan. Azpeitian, berriz, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia bisitatzeko aukera izango da egun berean, 12:00etan.
Hainbat bisita izango dira datozen hilabeteetan Urola Erdian. Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 14, igandea.
-Gune historikoa (Zestoa), 12:00etan.
Ekainak 10, larunbata.
-Erdi aroko almendrak eta gune ignaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.
Ekainak 11, igandea.
-Ilustrazioko Azkoitia, 12:00etan.
Uztailak 8, larunbata.
-San Ignazioren paisaia (Azpeitia), 10:00etan.
Uztailak 9, igandea.
-Aizarnazabaletik San Kristobal ermitara ibilbidea, 11:00etan.
Abuztuak 12, larunbata.
-Eliza nagusia, idi dema plaza eta Zubialde (Aizarnazabal), 12:00etan.
Abuztuak 13, igandea.
-Gune historikoa (Zestoa), 11:00etan.
Irailak 9, larunbata.
-Azkoitiko inaziotar guneak, 12:00etan.
Irailak 10, igandea.
-Erdi Aroko almendra eta gune inaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.
Urriak 14, larunbata.
-Amabirijinaren Jasokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko da (Azkoitia), 18:00etan.
Urriak 15, igandea.
-San Inazio 1535 (Azpeitiko Elosiagako Santa Luzia ermita eta sagardoaren lurra), 12:00etan.
Azaroak 11, larunbata.
-Aizarnazabaletik San Kristobal ermitara ibilbidea, 12:00etan.
Azaroak 12, igandea.
-Gune historikoa (Zestoa), 12:00etan.
Abenduak 6, asteazkena.
-Azkoitiko Inaziotar guneak, 12:00etan.
Abenduak 7, osteguna.
-Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, 12:00etan.
Abenduak 8, ostirala.
-Azkoitiko Santa Kutz ermita, 12:00etan.
Abenduak 9, larunbata.
-Erdi Aroko almendra eta gune inaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.
Abenduak 10, igandea.
-Ilustrazioko Azkoitia, 12:00etan.
Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute; Debagoieneko Mankomunitateak, Uggasak eta Iraurgi Berritzenek.
Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena, 943-15 18 78 telefonora deituta edo
info@tierraignaciana.com helbidera idatzita. Bisita gidatuetako sarrera hiru euro ordaindu beharko da.