Isidro Deuna jaiak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Arroabean

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 9a

Sagardo dastaketa, mus txapelketa, ikuskizunak, bertsolariak, DJ festa.. izango dira.

Urtero bezala, aurten ere Isidro Deuna festak ospatuko dituzte Arroabean. Ostiralean eta larunbatean hainbat ekitaldi izango dira. Hona hemen egitaraua: Maiatzak 12, ostirala -19:00. Sagardo dastaketa trikitilariekin, frontoian. -21:30. Naiala magoaren ikuskizuna Ederki elkartean. Maiatzak 13, larunbata -16:00. Mus txapelketa. Izen-ematea, 1530ean Ederki elkartean (20€ bikoteko). -17:30. Haur jolasak eta merendola. -19:30. Trikipoteo herrikoia. -21:00. Bertso afaria: Igor Elortza eta Alaia Martinekin. Txartelak salgai daude Arroabeko estankoan, Keixa frutadendan eta Txomin Enean. -Ondoren. DJ festa, ordu txikiak arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide