Gaztetxoen atletismo topaketak izango dira larunbatean Iraetako futbol zelaian

Zestoako Hitza 2017ko maiatzaren 9a

Larunbat honetan 09:30ean hasiko dira topaketak, eta hainbat proba egingo dituzte bertan benjamin, kimu eta infantil mailako gaztetxoek.

Datozen hiru larunbatetan gaztetxoei zuzendutako atletismo topaketak egingo dituzte Iraetako futbol zelaian. Larunbat honetan 09:30ean hasiko dira topaketak, eta lehen-lehenik taldeak osatuko dituzte. Ondoren, lasterketak nahiz pisu, altuera, jabalina eta errelebo probak egingo dituzte. Zestoako Atletismo Taldeak antolatutako topaketak benjaminentzat, kimuentzat eta infantilentzat dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide