Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, hilaren 14an, Herri Urrats jaia ospatuko dute Senperen (Lapurdi), Seaska ikastolen elkarteari babesa emateko asmoz. Zestoako Portale Kultur Elkarteak hara joateko irteera antolatu du, eta egun osoan zehar hainbat ekintza egingo dituzte.
09:00etan abiatuko dira autobusez, eta lehenengo Azkainera joango dira. Hiruzpalau orduko mendi buelta egingo dute Azkainetik abiatuta, eta Senpereko lakuan amaituko dute ibilaldia. Dena den, nahi duenak zuzenean lakura joateko aukera izango du, egun osoa han igaro dezan. 19:00etan itzuliko dira herrira.
Txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, Mollergi eta Koiote tabernetan. 10 eurotan eros daitezke, eta 16 urtetik beherakoek doan izango dute. Ostirala baino lehen erosi behar dira sarrerak. Kultur elkarteak herritarrak animatu ditu Herri Urratsera joatera.