Zestoan herritarren ehuneko 42,59k eman dute botoa

Zestoako Hitza 2017ko mai. 7a, 20:40

16 urtetik gorako 3.064 lagunek zuten boza emateko aukera, eta 1.305 pertsonak eman dute botoa. Aurretiazko boza eman zuten 228 lagunek, eta gaur bozkatu dute gainerakoek. Baiezko bozak 1.255 izan dira, eta 22 ezezkoak. Boto zuriak, berriz, zortzi izan dira.

Herritar bat Zestoako plazan botoa ematen. (Julene Frantzesena) Hitziturri elkarteak antolatuta, herri galdeketa egin dute Zestoan. Herritarren %42,59k eman du boza 09:00etatik 20:00etara bitartean. 16 urtetik gorako 3.064 lagunek zuten boza emateko aukera, eta 1.305 pertsonak eman dute botoa. Aurretiazko boza eman zuten 228 lagunek, eta gaur bozkatu dute gainerakoek. Baiezko bozak 1.255 izan dira, eta 22 ezezkoak. Boto zuriak, berriz, zortzi izan dira. Urola Kostako gainerako herri guztietan bezala, Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzun diote zestoarrek. Eguerdiko 13:00ak bitartean boza ematera deituta dauden zestoarren %21,21 eman du botoa. Hurrengo datua 15:00etan kaleratu du Gure Esku Dago plataformak, eta ordura bitartean herritarren %28,69k eman du boza. 18:00etarako, berriz, hautesleen %33,78 joan hauteslekuetara. Zestoako irudi bilduma honako lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide