Hiru aurkezpen-hitzaldi antolatu ditu Urola Erdiko Nafar Zuzterrak-ek

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 5a

Azpeitian eta Zestoan antolatu ditu Nabarralde fundazioko taldeak

Nabarralde fundazioko Urola Erdiko Nafar Zuzterrak taldeak maiatzaren bukaera bitartean bi libururen aurkezpenak eta DVD batena antolatu ditu Azpeitian eta Zestoan. Hitzaldien bukaeran afaria tertulia egingo dute, nahi dutenentzako irekiak izango dira. Hauek dira antolatu dituzten solasaldiak:
  • Maiatzaren 11, osteguna. 19:00etan, Azpeitiko Baigera aretoan. Euskalduntze barantiarraren hipotesi faltsua eta Baskoniako dukerriaren jaiotza prozesua liburua aurkeztuko du Aitzol Altunak.
  • Maiatzaren 23, asteartea. 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean. Atxorrotxeko Erdi Aroko gaztelua, denboraren talaiatik DVDa aurkeztuko du Beñi Agirrek.
  • Maiatzaren 31, asteazkena. 19:00etan, Azpeitiko Baigera aretoan. Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaren aurkeztuko du Juan Martin Elexpuruk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide