ARGAZKI BILDUMA: Giro ederrean egin dute helduen danborrada Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 3a

Danborradako taldeak Gurutzean elkartu ziren gauerdia baino lehen. (Mailo Oiarzabal) Atzo arratsaldean hasi ziren Santa Kutz jaiak Zestoan, eta, ohiko legez, helduek danborrada egin zuten gauean. Guztira, zazpi talde atera ziren danborrak astintzera, eta ibilbidean zehar bi geldialdi egin zituzten; Gurutzean eta Foruen plazan. Gauerdian igo zuten udal ordezkariek bandera udaletxeko balkoian, eta danbor taldeek hainbat doinu jo zituzten bertan. Gaur jarraituko dute festek; izan ere, Santa Kutz eguna ospatuko dute gaurkoan Zestoan. 10:30ean hasita, diana egin dute Idikaitz txistulari taldekoek. 12:00etan, berriz, Meza Nagusia izango da, eta Parrokiako abesbatzako kideek kantatuko dute bertan. Festetako azken egitasmoa, haurren danborrada, 18:00etan hasiko da. Aurten, haurrek danborradako jantziak eskolan jantziko dituztenez, Arozena hotela zenaren aurretik abiatuo da danborrada. Karroza, berriz, Zubimusu kaletik irtengo da, eta Gesala kalean elkartuko da danbor taldeekin. Haurrek ere Foruen plazan bukatuko dute aurtengo danborrada. Hona hemen, atzo gaueko irudi bilduma: [flickr_set id="72157681248173681"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide