Maialen Etxeberria eta Leire Lopetegi zestoarrak, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko txapeldunorde

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 2a, 16:15

Joan den larunbatean jokatu zuten txapelketaren finala Oiartzunen, eta 25 eta 14 galdu zuten Galdosen eta Arrillagaren aurka jokatutako partida. Maila ona erakutsi dute bi pilotariek txapelketan.

Leire Lopetegi eta Maialen Etxeberria artxiboko irudi batean. (Ihintza Elustondo)

Maialen Etxeberria eta Leire Lopetegi zestoarrek Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren XXXIV. edizioko finala jokatu zuten joan den larunbatean. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan neurtu zituzten indarrak Galdos eta Arrillagaren aurka, eta 25 eta 14 galdu zuten norgehiagoka.

Giriza elkarteak antolatzen duen txapelketan maila ona erakutsi dute pilotari zestoarrek, finala galdu bazuten ere, lehiakorrak direla argi utzi zutelako. Sei bikotek parte hartu dute emakumeen txapelketaren aurtengo edizioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide