Zestoako Argazki Elkarteak
Santa Kutz festetako argazki lehiaketa antolatu du aurreneko aldiz. Aurtengorako jarri duten gaia santakutzak da, eta hiru sari banatuko dituzte. Argazkiak nahi den gailuarekin atera daitezke, hala nola telefonoarekin, tablet-arekin, argazki kamerarekin... Halere, ZAEeko kideek jakinarazi dute ahalik eta kalitate handienarekin ateratzeko argazkiak, gero inprimatu egingo dituztelako. Parte hartzaileek argazkiak edita ditzakete, nahi duten programa erabilita.
Nahi duen orok parte har dezake lehiaketan, eta parte hartzaileek
zestoa.argazki@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte argazkiak maiatzaren 14a baino lehen. Ondoren, III. Herri Azoka egunean, argazki guztiak ikusgai jarriko dituzte, eta orduan zabalduko dute boza emateko epea. Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiak sarituko dituzte.
Lehenen egiten duenak 50 euroko diru saria jasoko du. Haren ostean boto gehien jasotzen dituenak 30 euro, eta 20 euro hirugarrenak.