Erabakita daude Zestoako VII. Gaztetxoen Banakako Pilota Txapelketaren finalak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 30a

Asteartean, maiatzaren 2an, Santa Kutz festak hasterako jokatuko dituzte finalak. Hain zuzen ere, 17:30ean hasiko dira finalak, Gurutzeaga pilotalekuan.

Pilota Txapelketako irudia. (Danbolin.eus)
Atzo, larunbata, jokatu ziren VII. Gaztetxoen Banakako Eskuzko Pilota Txapelketaren finalerdiak, eta erabakita daude finalak dagoeneko. Asteartean, maiatzaren 2an, Santa Kutz festak hasterako jokatuko dituzte finalak. Hain zuzen ere, 17:30ean hasiko dira finalak, Gurutzeaga pilotalekuan.
Kimuen mailan, nesken finala Maialen Alberdik eta Amane Regilek jokatuko dute. Mutilena, berriz, Aritz Alonsok eta Aiert Uriak. Haurren mailan Julene Arzallus eta Iraia Korta ariko dira nor baino nor nesken finalean, eta Aritz Anduaga eta Ioritz Agirre mutilenean. Kozkortutako haurrek lau eta erdian jokatuko dute, txapelketatik kanpo. Xabat Sasiainek eta Oier Alonsok neurtuko dituzte indarrak.
Partidak hasi aurretik umeei zuzendutako pilota topaketa egingo dute frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide