Hilerri ondoko geltokian geldituko dira aurrerantzean autobusak. (Argazkia: Danbolin)
Zestoako Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 1etik aurrera "behin betiko" geltoki aldaketa egingo dute herrian. Hain zuzen, Gurutzeaga kaleko geltokia errepide nagusira pasatuko da. Geltoki aldaketaren helburua autobusen joan etorria herrigunetik ateratzea da.
Izatez, urte hasierarako amaituta zegoen geltoki berria, baina
ez zituen irisgarritasun neurriak betetzen. Gurpil aulkiak autobusera igotzerakoan edo handik jaisterakoan, plataforma igogailuak 90 graduko bira egiten du. Eta legeak dioenez, bira hori egiteko, 2,6 metroko zabalera behar du gutxienez geltokiak. Zestoako geltokiko espaloiak, baina, bi metroko zabalera baino ez zuen. Horregatik, luzatu egin dute geltokia Arroa aldera. Martxoan hasi zituzten obrak bigarren aldiz, eta datorren astelehenean martxan jarriko dute geltokia.