Prestatu dute Zestoako santakutzetako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 26a

Maiatza iristearekin batera, santakutzak ate joka izaten dituzte Zestoan, eta aurten ere prest dute egitaraua. Maiatzaren 2an eta 3an ospatuko dituzte festak, eta ohi bezala umeen eta helduen danborradek hartuko dute protagonismo nagusia. Aurten, umeen danborradako ibilbideak hainbat aldaketa izango ditu. Danbor-jotzaileak Arozena hotelaren aurretik aterako dira, eta karroza, berriz, Zubimusu kaletik abiatuko da. Guztiak Gesalaga kalean elkartuko dira ondoren, eta handik aurrera honako ibilbidea egingo dute: Gurutzea, Gurutzeaga kalea, Eztiola kalea, Foru plaza, Elizkalea, Kaleokerra, Portale kalea, Erdikalea eta Foru plaza.   Umeen danborradak aurten egingo duen ibilbidea. (Zestoako Udala) Ikusi hemen santakutzetarako prestatu duten egitaraua:
  • Apirilak 29, larunbata.
-12:00. Santakutz pilota txapelketako final erdiak.
  • Maiatzak 2, asteartea.
-16:30-18:30. Umeentzako Ginkana, kiroldegi aurrean, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. -17:30. 1. eta 2. mailakoen pilota topaketak. -18:00. Santakutz pilota txapelketako finala. - 19:00. Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Bandarekin eta Zestoako Musika Bandarekin. - 22:30. Danborrada nagusia, herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera igoko dira. Jarraian danborrada taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan. - 01:00. Ustekabe txaranga.
  • Maiatzak 3, asteazkena.
- 10:30. Idiakatz txistulari taldearen diana. - 12:00. Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta. - 18:00. Umeen danborradaren hasiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide