Maiatzaren 7ko herri galdeketan aurrez botoa emateko aukera egongo da datozen egunetan Zestoan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Boza aurrez eman nahi duten herritarrek Zestoako Gure Esku Dagok Portale kalean duen lokalean izango dute horretarako aukera.

Hitziturriren aurkezpeneko irudia. (Ihintza Elustondo) Zestoako Hitziturri taldeak maiatzaren 7ko herri galdeketan aurrez botoa emateko aukera eskainiko die herritarrei datozen egunetan. Aurreneko hitzordua gaur, astelehena, jarri dute, Gure Esku Dagok Portale kalean duen lokalean. Hauek dira aurrez botoa emateko jarri dituzten datak eta orduak:
  • Apirilaren 24tik 30era,  18:00etatik 20:00etara.
  • Apirilak 29an eta 30ean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Maiatzak 4an eta 5ean 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide