Bullyingaz hitzaldia izango da ostegunean Zestoako eskolan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Zestoako eskolako jantokian izango da solasaldia 17:00etan hasita. Saioaren helburua da bullynga sahiesteko, identifikatzeko eta esku-hartzeko baliabideak eskaintzea.

Bullying, non dago muga? izenburupean solasaldia izango da datorren ostegunean Zestoako eskolako jantokian. 17:00etan hasiko da solasaldia, eta umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute bertan. Saioaren helburua da bullynga sahiesteko, identifikatzeko eta esku-hartzeko baliabideak eskaintzea. Tailer moduan landuko dute gaua kasu erreal praktikoak abiapuntu hartuta. Honako eduki hauek landuko dituzte tailerrean: • Bullying/Cyberbullying VS. gatazka puntuala. • Dekalogo desberdinen aurkezpena. • Protokoloen ezagutza. • Trebezia sozialak, komunikazioa, enpatia, entzumen aktiboa… • Bitartekaritzaren eragina bylling egoeretan ezagutzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide