Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek eta Zestoako Agiro mendizale taldekoek antolatuta irteera egin dute
Santa Engraziko eguna ospatu dute gaur Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek eta Zestoako Agiro Mendizale Taldekoek. Azpeititik mendizale batzuk oinez joan dira gaur goizean, eta beste batzuk, berriz, Zestoara autobusez joan dira. Zestoan Agirokoekin elkartu eta Santa Engrazirainoko bidea oinez egin dute. Ermitatik buelta egin ondoren, Beheko Bentan haur jolasak egin dituzte. Eguraldia lagun, bazkaltzera Aizarnaza jaitsi beharrean, Beheko Bentan bertan prestatu dute paella Lagun Onakeko mendizaleek.
[flickr_set id="72157679691832294"]