Azpeitiko XVIII. Rallysprintean Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola. (Borja Basterretxea-La Tula Sport)
Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak (BMW M3) irabazi dute aurten ere Azpeitiko Rallysprinta (26:18.028). Atzo jokatu zen Lagun Artea Eskuderiak antolatutako probaren XVIII. edizioa.
Castrok eta Urkiolak irabazi zituzten Azpeitia, Benta Berri eta Aizarna artean jokatutako 16 Kilometrotako hiru tramoetatik bi. Azken tramoa sailkapen nagusian bigarren (26:20.792) egin zuten Enrique Barrenetxearentzat eta Anartz Onandiarentzat (Mitsubishi Lancer Evo IX) izan zen. Azpeitiko gidarien arteko lehia estua egon zen. Iban Ibarretak eta Unai Antiak (26:34.662) osatu zuten lasterketaren podiuma, hirugarren eginda, Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza (26:51.548) proban laugarrenak izan ziren, eta Ibon Otaegi eta Ianeko Eskurtza (26:53.932) bosgarrenak; hirurak, BMW M3 autoekin.
43 bikotek hasi zuten rallysprinta, baina paretsu ibili ziren, azkenean, lasterketa bukatu zutenak (22) eta erretiratu zirenak (21).