Gaurtik apirilaren 29ra Zestoako Gaztetxearen XXVIII. urtemuga ospatuko dute

Zestoako Hitza 2017ko apirilaren 18a

Dokumental emanaldiak, irteerak, mahai ingurua eta Bertsio Gaua antolatu dituzte Zestoako Gaztetxean

Gaur hasi eta apirilaren 29ra bitartean Zestoako Gaztetxearen XXVIII. urtemuga ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Egun hauetan hainbat gai jorratuko dituzte dokumental emanaldien eta mahai inguruen bidez.

EGITARAUA:

  • Apirilak 18, asteartea: Gazteak kalean, muntaia polizialik ez! dokumentalaren emanaldia 19:00etan, Gaztetxean.
  • Apirilak 22, larunbata: Santa Engrazira irteera, 10:00etan.
  • Apirilak 26, asteazkena: Errusiar iraultzaren 100. urteurrena dela-eta dokumentalaren emanaldia eta hausnarketa, 19:00etan.
  • Apirilak 28, ostirala: Sahararekin elkartasun eguna. 19:00etan Zestoako saharar gazteekin mahai ingurua.
  • Apirilak 29, larunbata: Bertsio Gaua, Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide