Santa Engrazira mendi irteera antolatu dute iganderako

Nerea Uranga 2017ko apirilaren 17a

Santa Engraziko eguna ospatuko dute Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Zestoako Agiro Mendizale Taldeak

Santa Engraziko egun bateko irudia. Datorren igandean (apirilak 23) Santa Engraziko eguna ospatuko dute Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek eta Zestoako Agiro Mendizale Taldekoek. Bi mendi taldeek Santa Engrazira egun guztiko irteera antolatu dute. Azpeitiko Lagun Onakekoek egun guztiko egitaraua prestatu dute iganderako, 09:00etan Azpeitiko anbulatorioaren aurretik irtenda. Haur eta gaztetxoak autobusez joango dira Azpeititik Zestoara; helduek, berriz, Azpeititik Santa Engrazira oinez joateko aukera izango dute. Zestoan Agirokoekin elkartu eta 09:30ean abiatuko dira Santa Engrazira. Beheko Bentan biltzen diren guztientzako salda prestatuko dute. Gero, haur jolasak eta erromeria egingo dituzte. Bazkaltzera Aizarnara jaitsiko dira. 18:00etan autobusa izango da Aizarnatik Azpeitira. Autobusa erabiltzeko aurrez izena eman behar da, horretarako azken eguna apirilaren 20a da. Izena Lagunonakmb.org webgunean eman behar da. Mendizale taldeko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 6 euro.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide