Artxipelago diren irlak

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 12a, 11:46

Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, 'Artxipielagoa' saioa sortu dute. Tartean dira, Andoni Egaña bertsolari zarauztarra eta Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarra. Hainbat emanaldi iragarri dute, eta horietako bat, Azkoitian izango da maiatzaren 6an.

'Artxipielagoa' emanaldiko kideak. (Belen Ibarrola) "Gutako bakoitza irla bat balitz bezala, artxipelago bat osatu dugu", azaldu du Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak. Hainbat diziplina artistikotatik datozen sei sortzaile batuko ditu oholtzan Artxipielagoa ikuskizunak: Andoni Egaña bertsolari zarauztarra, Ainhoa Garmendia sopranoa, Pello Ramirez txelo eta soinu jotzailea, German Ormazabal piano jotzailea, Belen Ibarrola artista eta Mendizabal bera. Narrazioak, bertsoa, musika, kantua eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartzen ditu emanaldiak, eta apirilaren 28an estreinatuko dute, Iruñeko Baluarte jauregian. Ormazabal izan zen uharteak elkarrengana hurbildu eta multzokatzeko hariak mugitu zituena. Hala dio Mendizabalek: "Bazuen halako har bat, zerbait berria hastekoa". Garmendia eta Mendizabalengana jo zuen lehenik, eta haien inguruko musikari eta lagunak batu ziren gero proiektura. Eta emanaldiaren ideia oraindik xehatzen ari zirela jo zuten Egañarengana, bertsolariak berak azaldu duenez. "Hasierako ideia zen, nagusiki, kantuaren inguruko ikuskizun bat egitea, bukaera aldera publikoa ere kantuan jartzeko asmoz". Ideia horri heldu diote gerora ere, baina beste zenbait aspektu "findu" dituzte, eta, besteak beste, ikus-entzunezko proiekzio bati ere tartea egin diote, esaterako. Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide