Erabakitzeko eskubidearen aldeko festaren irudi bat. (Danbolin.eus)
Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa egin zuten larunbatean Zestoan, maiatzaren 7ko herri galdeketa antolatzen ari den Hitziturri elkarteak antolatuta. Zestoako Trikitixa Taldeko kideek girotu zuten kalejira, eta herriko hainbat gunetara egin zuten bisita. Ibilbidean, gainera, zuhaitzak landatu zituzten, eta, ondoren, 'Kaleazka' pilota txapelketa egin zuten Frontoi Zaharrean. Aitor Salegi bertsolaria izan zuten lagun kalejiran zehar, eta Salegik egindako bertsoak irakur daitezkeen panelak jarri zituzten Zestoako kaleetan.
Argazki bilduma
Danbolin.eus webgunean ikus daiteke.