Uda parten bi udaleku mota izango dira Zestoan: udaleku irekiak eta kirol udalekuak. Udaleku irekietan hiru eta zortzi urtera bitarteko umeek parte hartuko dute, eta kirol udalekuak bederatzi urtetik gorakoentzat zuzenduta egongo dira. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta maiatzaren 5era bitartean egin ahal izango da, zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak helbidean.
Udaleku irekiei dagokienez, 10:00etatik 13:00etara izango dira, eta lau astez (uztailak 3tik 28ra) parte hartu nahi duenak 80 euro ordainduko ditu; hiru astetako (uztailak 3tik 21era) prezioa, berriz, 60 eurokoa izango da.
Kirol udalekuak uztailaren 3tik 28ra egingo dituzte, eta 09:30etik 12:30era elkartuko dira. 80 euro ordainduko dute izena ematen dutenek.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide