Santakutzetako danborradan bandera eramateko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 9a

Zestoako santakutzetan egiten duten umeen danborradan banderak eramango dituzten pertsonak behar dituztela adierazi dute antolatzaileek. DBH 1. mailako ikasleek eraman ohi dute bandera, eta interesa duenak apirilaren 18ra bitartean eman dezake izena, Zestoako Gaztelekuan edo 688-68 40 29 telefonoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide