Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dozenaka lagun elkartu dira gaur Arroabean Zuhaitz Egunaren barruan ekintzak egiteko. Auzoan zehar zuhaixkak eta loreak landatzen aritu dira goizean, eta hamaiketakoaren ondoren, Eskola Txikien Festarako loreak prestatu dituzte.
Arratsaldean jarraituko du ekimenak; 16:00etan, zirko tailerra egingo dute familientzat, eta 18:30ean haur eta helduentzako erromeria izango da frontoian.
Azken urteetan bezala, ikastetxe berria egiteko aldarrikatzeko baliatuko dute ekimena.
Ikusi goizeko argazkiak: