Zestoako Musika Bandak bertsioen kontzertua eskainiko du gaur iluntzean

Zestoako Hitza 2017ko apirilaren 7a

20:00etan hasiko da emanaldia, udaletxe azpian. Hainbat musika talde eta abeslari ezagunen abestiak joko dituzte.

Zestoako Musika Bandak hainbat musika talde eta abeslari ezagunen bertsioak eskainiko ditu gaur, ostirala, eskainiko duen kontzertuan. 20:00etan hasiko da emanaldia, udaletxe azpian. Miguel Riosen, Nino Bravoren, Freddie Mercuryren, Pharrell Williamsen, Hertzainaken, Barricadaren, Iron Maidenen eta beste hainbat talderen abestiak joko dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide