Zestoako udalekuetarako lan poltsak zabaldu ditu udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 7a

Zestoako Udalak udaleku irekietako koordinatzaile eta begiraletako lan poltsak eta kirol udalekuetako begirale lan poltsa zabaldu ditu, eta oinarriak eta eskabide orriak zestoagazte.zestoa.eus helbidean ikus daitezke. Interesa dutenek apirilaren 18tik 28ra eman dezakete izena, eta informazio osoa lortzeko Gaztelekura (688 68 40 29) edo kiroldegira (943 14 79 42) deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide