Zestoako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Aste Santuetara begira, haur eta gaztetxoei zuzenduta. Sormen tailerra, Txindokiko Itzala abentura parkera irteera eta ping-pong txapelketa jokatuko dituzte datozen asteetan.
Sormen tailerra Aiora Urbietak eskainiko du, eta sei urtetik gorako umeek hartuko dute parte. Apirilaren 11n, 12an, 19an eta 21ean izango dira saioak, 16:00etatik 17:30era bitartean, eskolan. Bertan, umeekin sormena lantzeaz gain, ikastetxeko portxea margotuko dute azken saioan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, gaztelekuan, 688 68 40 29 telefonoan edo
gazteria@zestoa.eus helbidean.
Apirilaren 20an, berriz, DBHko ikasleekin irteera egingo dute Txindokiko Itzala abentura parkera. 15:00etan elkartuko dira, Gurutzean, eta 20:00etan itzuliko dira herrira. Izena larunbata, apirilak 8a, baino lehen eman behar da, 15 eurotan.
Hurrengo egunean, apirilaren 21ean, ping-pong txapelketa egingo dute, 16:00etan, kiroldegi atarian. Hamar urtetik gorakoentzako zuzendu dute txapelketa, eta izena egunean bertan emango dute.