Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabea auzoan Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean, Sakulupe Guraso Elkarteak antolatuta. Egun osoan egingo dituzte ekintzak, eta azken urteetan bezala, ikastetxe berria egiteko aldarrikatuko dute ekimenaren bidez.
Goizean, 10:00etan, plazan elkartuko dira, eta auzoan zehar zuhaitzak landatuko dituzte. 12:00etan, berriz, Eskola Txikien Festan egingo duten lorategi biziklaturako loreak prestatuko dituzte auzotarrek. Arratsaldean jarraituko du ekimenak; 16:00etan, zirko tailerra egingo dute familientzat, eta 18:30ean haur eta helduentzako erromeria izango da frontoian.
Era berean, Eskola Txikien Festarako arropa saltzen jarriko dute egun horretan.