Zezen plazaren itxitura berria probatzen ari dira Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Zezen plazaren itxitura berria probatzen ari dira Zestoan. (Ihintza Elustondo) Iraileko Amabirjin festetarako zezen plaza prestatzen hasi dira dagoeneko Zestoan. Aurten, itxitura eta harmaila berriak estreinatuko dituzte, egitura zaharrak irisgarritasun eta segurtasun baldintzak betetzen ez zituelako. Azken unean itxitura berriarekin probak egiten ez ibiltzearren, dagoeneko hasi dira zeregin horretan. Zezen plaza berria muntatu dute, eta, orain, zer egokitzapen egin behar diren aztertzen ari dira udaleko teknikariak eta muntaian parte hartu duten enpresak. Horregatik, denboraldi batez zezen plaza itxura izango du herriko plazak. Udalak azaldu duenez, harmaila berrietako eserlekuak aurrekoak baino zabalagoak izango dira, eta, beraz, segurtasun aldetik ez ezik, erosotasunean ere irabaziko du egitura berriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide