ARGAZKI BILDUMA: Euskararen aldeko aldarria zabaldu dute Zestoako Korrika Txikian

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 4a

Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokoetatik dagoeneko igaro da 20. Korrika, baina Zestoatik eta eskualdeko herrietatik bihar goizaldean igaroko da. Baina Korrika nagusiari aurrea hartu, eta euskararen alde lasterka egitera irten dira gaur arratsaldean Zestoako eskolako gaztetxoak, Korrika Txikian. 2 urtetik 12 urtera arteko haurrek hartu dute parte gaurko egitasmoan. Herritik buelta bat eman dute aurrena, eta elkarri pasatu diote euskararen aldeko lekukoa adin ezberdinetako haurrek. Festari Zestoako plazan eman diote amaiera. Bertan hainbat bertso abestu dituzte eta baita euskararen aldeko aldarriak lau haizeetara zabaldu ere. Amaitzeko, 20. Korrikaren abestiarekin dantza bat egin dute, plazan elkartu diren adin guztietako herritarren begiradapean. Hemen, Zestoako Korrika Txikiko argazki bilduma: [flickr_set id="72157678848870434"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide