Korrika Txotx! ospatuta berotu dute giroa Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko apirilaren 3a

Korrikaren lehen edizioan parte hartu zuten herritarrak izan ziren txotxa ireki zutenak.

Giro ederrean ospatu zuten zestoarrek Korrika Txotx!. (Danbolin.eus) Asteazken goizaldean iritsiko da 20. Korrika Zestoara, baina joan den ostiralean hasi ziren zestoarrak euskararen aldeko lasterketaren inguruan giroa berotzen, Korrika Txotx! ospatuta. Batukadarekin eta Erralla Bertso Eskolako ikasleek abestutako bertsoekin hasi zen festa, eta ondoren etorri zen txotxa irekitzeko unea. Korrikaren lehen edizioan ibilitako herritarrak izan ziren, hain zuzen ere, txotxa ireki zutenak. Ikusi ostiral arratsaldeko festaren irudi gehiago Danbolin.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide