(Argazkia: Danbolin.eus)
Gravni txapelketako etxeko bigarren norgehiagoka jokatuko du Gipuzkoak Zestoan, Arabako selekzioaren aurka. Ezker hormako eskuko sei partida jokatuko dituzte larunbatean Udal Kiroldegian: 11:00etan jubenilen banakakoa eta binakakoa, eta, 16:00etan, 22 urtez azpikoen eta nagusien lau partidak.
Txapelketaren sailkapen orokorrean, Nafarroarekin txapelaren lehian sartuta dago Gipuzkoa, eta ezker hormako eskuko emaitzak kontuan izanda, Gipuzkoako selekzioaren nagusitasuna aipatu behar da.