(Danbolin.eus)
Larunbat goizean jokatu zuten IV. Gurutzeaga Saria Zestoan. Eguraldi aldakorra izan zen lasterketan zehar, euria gogoz egin zuen eta txirrindularientzako proba gogorra izan zen.
Lasterketa ihesaldian erabaki zen. Bost laguneko taldeak ihes egin zuen, eta helmugara pelotoia baino bost minutu inguru lehenago heldu ziren. Ihesaldian Alex Uranga txirrindulari zestoarra sartu zen, eta laugarren postua eskuratu zuen.
Lasterketako garailea Xabier Isasa (Goifiber-Godoy) izan zen, bigarren Ander Blazquez (Ulma) sailkatu zen, eta, hirugarren, Julen Dorronsoro (Limusin Cartonajes). Taldekako garaipena Goifiber-Godoy Urretxuko taldeak eskuratu zuen.
Lasterketa Zestoako Txirrindulari Elkarteak antolatu du, eta Zestoa eta inguruetako 60 boluntario inguruk kolaboratu dute lasterketan.
Ikusi probako argazki gehiago
Danbolin.eus atarian.