Maiatzaren 7ko galdeketa girotzeko, festa antolatu du Zestoako Hitziturri taldeak. Datorren larunbatean, apirilaren 8an, egingo dute jaia, 18:00etatik aurrera, Zestoako kaleetan. Trikitilariak, txistulariak, bertsolariak, luntxa eta pilota izango dira, besteak beste. Jendea festan parte hartzera animatu dute Hitziturriko kideek.
Galdeketa babesteko argazkien kanpaina ere aurrera doa. Herritarrak ari dira argazkiak bidaltzen; haien artean, baita tabernariak ere.