IV. Gurutzeaga txirrindulari proba egingo dute bihar, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 31

10:00etan plazatik irtengo dira txirrindulariak, eta 11:30 aldera iritsiko dira frontoi zaharrera.

Beste urte bateko Gurutzeaga txirrindulari probako irudia. (Argazkia: Danbolin) Bihar, IV. Gurutzeaga txirrindulari proba egingo dute Zestoan. 10:00etan hasiko da proba eta 11:30ak aldera amaituko da. Lasterketan zehar herritik bi aldiz pasatuko dira txirrindulariak. Guztira, 58 kilometroko proba izango da, eta honakoa da egingo duten ibilbidea: Zestoa-Iraeta-Aizarnazabal-Muniosoro-Oikia-Txikierdi-Narrondo-Arroabea-Iraeta-Zestoa. Ibilbidearen inguruko informazio gehiago, hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide