Arroabeko herritar talde bat Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango da bihar, Zestoa eta Narrondo artean egiteko falta den
bidegorri zatiaz hitz egiteko asmoz. Mugikortasun Batzordeak gonbidatuta izango dira Batzar Nagusietan, eta beren egoeraren berri emateaz gain, haien laguntza eskatuko dute herritarrek. 09:30ean hasiko da bilera.
Zumaiatik Legazpira bitarteko bidegorriaren barruan, Zestoako Iraeta auzoa eta Narruondo artekoa da egiteko geratzen den zati bakarra, 3,8 kilometro ingurukoa. Aldundiak zati hori egin dezan eskatzeko, hainbat ekintza egin dituzte azken urteetan.