'Korrika txotx!' ekitaldia antolatu dute Zestoan ostiralerako

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 29a

Bihar hasiko da Korrika, eta giroa sortzen hasteko, Korrika Txotx! ekitaldia egingo dute Zestoako Foru plazan, ostiralean. Batukada, pintxoak eta sagardo kupela izango dira, 20:00etatik aurrera. Txartelak salgai daude Koiote tabernan eta euskaltegian, sei euroren trukean. Apirilaren 5ean igaroko da Korrika Zestoatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide