Zestoako geltoki berria. (Argazkia: Danbolin)
Zestoako hilerriaren ondoan urte hasieran egin zuten geltoki berria ez zituen irisgarritasun neurriak bete. Gurpil aulkiak autobusera igotzerakoan edo handik jaisterakoan, plataforma igogailuak 90 graduko bira egiten du. Eta legeak dioenez, bira hori egiteko, 2,6 metroko zabalera behar du gutxienez geltokiak. Zestoako geltokiko espaloiak, baina, bi metroko zabalera baino ez du. Horregatik, luzatu egingo dute geltokia Arroa aldera.
Hori horrela, atzo hasi ziren lanekin, eta, lanak amaitu bitartean Gurutzeko geltokian geldituko dira autobusak.