Portale elkartea leporaino bete zen, 'Psikologia kirolean' hitzaldiarekin

Zestoako Hitza 2017ko martxoaren 25a

Amaia Ramirez psikologoak eta Bera-Bera eskubaloi taldeko presidente ohiak eta Patxi Vila txirrindulari ohiak ostegunean eskaini zuten solasaldia Zestoako Portale kultur elkartean

Ramirez, Iribar eta Vila Portale elkartean eskaini zuten hitzaldian. (Danbolin.eus) Joan den ostegunean Psikologia kirolean hitzaldia eskaini zuten Amaia Ramirez psikologoak eta Bera-Bera eskubaloi taldeko presidente ohiak eta Patxi Vila txirrindulari ohiak Zestoako Portale kultur elkartean. Arritxu Iribar kazetaria aritu zen saioa gidatzen, eta leporaino bete zen elkartea. Danbolin.eus-en irakur daiteke hitzaldiaren kronika, eta webgune horretan ikus daitezke solasaldiko irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide