Omenaldiko irudi bat. (Argazkia: Danbolin.eus)
Joan den asteburuan zabaldu zuten Santa Engraziko erlojuaren erakusketa Zestoako Kultur Etxean. Erramun Etxaide
Legoia eta Joxe Orbegozo zenari omenaldia egin zieten, haiek jarri baitzuten martxan erlojuaren lehen automatizazioa, 1980ko hamarkadan. Lore sorta bana eman zieten Erramuneri eta Arantxa Zigaran Joxeren alargunari. Horrez gain, Xabier Yereguik eta Josetxo Mendizabal alkateak hitz egin zuten, baita Jexux Iribar
Olaldek eta Legoia berak bertsoak abestu ere.
Martxoaren 26ra bitartean ikus daiteke erlojua. Astegunean, 17:00etatik 18:00etara zabalduko dute erakusketa; larunbatean, martxoaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:ooetatik 19:00etara ikusi ahal izango da, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara artean. Taldeentzako ere irekiko dute, eta horretarako aurrez hitzordua eskatu behar da, 669-65 99 42 telefonora deituta.