Atzo haurrek egin zuten tailerreko irudia. (Zestoako Udala)
Zestoako Udalak
Hurbil gaitezen naturara hamabostaldia antolatu du haur eta gaztetxoei zuzenduta. Atzo hasi zen ekimena, eta apirilaren 1era arte ingurumenari lotutako hainbat ekintza izango dira.
Gaurtik apirilaren 1era bitartean, mosaikoa egingo dute hamar urtetik gorako umeekin, gaztelekuan. Bihar eta hilaren 31n, berriz, natura gaia aintzat hartuta, Barbantxoren saioa egingo dute. Hilaren 29an, berriz, sendabelarren tailerra egingo dute Aiora Urbietarekin, 17:00etan. Sei eta bederatzi urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte, eta horretarako aldez aurretik izena eman behar da, 688-68 40 29 telefonora deituta.
Txoribox tailerrarekin emango diote amaiera hamabostaldiari. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, hegaztientzako habi-kutxak eraikiko dituzte, eta ondoren hainbat lekutan kokatuko dituzte. Sei eta bederatzi urte bitarteko umeentzat zuzendutako saioak izango dira, eta aurrez izena eman behar da udaleko Ingurugiro Sailean (943-14 70 10). Martxoaren 31n 17:00etan izango da saioa, eta apirilaren 1ean 11:00etan.