Bihar, Arroabean egingo eskola berriko jolastokia hezkidetza ikuspegitik diseinatzeko prozesu parte hartzailea jarriko da abian auzoko haurrekin, gurasoekin eta eskolako irakasleekin. Horiez gain, Arremanitz Kooperatiba eta ARI Arkitektura taldea arduratuko dira prozesuaz.
Arroabeko gurasoak, eskolako zuzendaritza eta irakasleak, Zestoako Udaleko teknikaria eta politikariak hausnarketa saioa egingo dute, bihar,
16:45etik 18:45era, eskolan (4-5.mailako ikasleen gelan). I
kastetxeetan jolastokiak duen garrantziaz eta jolastokia ikuspegi hezkidetzaile batetik diseinatzeak duen garrantziaz arituko dira, eta jolastoki berria irudikatuko dute.
Martxoaren 28an, 31n eta apirilaren 4an, berriz, eskolako haurrekin jolastokiaren inguruko tailerrak egingo dituzte, eta haurrekin gaur egungo jolastokiaz arituko dira. Sormenaren bidez, jolastoki berria diseinatzen hasiko dira.
Haurrek sortutako material guztiarekin, eta ARI arkitektura taldekoen laguntzarekin, eskola berriko jolastokiaren proposamena egingo dute. Lehenengo eta behin, prozesuan parte hartu duten haurrei aurkeztuko zaie, ondoren, udal ordezkariei, eskolari eta auzoko gurasoei, eta haiekin batera landuko da irudikatutako jolastokia egiteko dauden aukerak zein prozesuaren urratsak.