'Psikologia kirolean' hitzaldia izango da Zestoako Portale Kultur Elkartean

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 20a

Zestoako Portale Kultur Elkarteak Psikologia kirolean hitzaldia antolatu du ostegunerako. Patxi Vila txirrindulari ohia eta Amaia Ramirez psikologoa eta Bera-Bera eskubaloi taldeko presidente ohia arituko dira solasean, Arritxu Iribar kazetariak moderatuta. 19:00etan izango da saioa, elkartean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide