Eguraldia lagun, ehun korrikalari inguruk hartu dute parte gaur, igandea, Zestoako sanjosetako 39. Herri Krosean. Ruben Aranburu azpeitiarra izan da irabazlea gizonetan; eta Maite Arraiza barakaldoarra, berriz, emakumeetan. Ibilbide laburra egin dutenen artean, Aitor Madrazo azkoitiarra izan da lehen sailkatua gizonetan; eta Sara Mancisidor zumaiarra, emakumeetan. Zestoarren artean, Iban Aranguren eta Mertxe Uribetxeberria izan dira azkarrenak ibilbide luzean; eta Garikoitz Tabasco eta Larraitz Blanco, ibilbide laburrean.
Lasterkariak 11:30ean abiatu dira, eta herritar ugari bildu da kaleetan. Hemen, goizeko sailkapenak:
Ibilbide luzea, 8,5 kilometro
Gizonak
- Ruben Aranburu: 30 minutu eta 58 segundo.
- Ibon Aranguren: 31 minutu eta 56 segundo.
- Iñaki Lopetegi: 33 minutu eta 9 segundo.
Emakumeak
- Maite Arraiza: 34 minutu eta 7 segundo.
- Maialen Muñoz: 35 minutu eta 52 segundo.
- Alazne Irureta: 38 minutu eta 29 segundo.
Ibilbide laburra, 2,6 kilometro
Gizonak
- Aitor Madrazo: 9 minutu eta 17 segundo.
- Andoni Irazusta: 9 minutu eta 32 segundo.
- Amine Haissouf: 9 minutu eta 37 segundo.
Emakumeak
- Sara Mancisidor: 11 minutu eta 17 segundo.
- Eneritz Aramendi: 11 minutu eta 34 segundo.
- Ihintza Arakistain: 12 minutu eta 5 segundo.
Ikusi sailkapenak osorik,
herrikrosa.eus webgunean.
Hemen, herri kroseko irudiak (argazkiak: Olaia Iraola):
[flickr_set id="72157681590626565"]